Garapen Jasangarria

Ezki hostotxikia

Ezki hostotxikia (Tilia cordata Mill.)

Ezki hostozabala eta hostotxikia nahiko antzekoak dira lehen begi-kolpean, baina, hostoaren tamainaz gain, biak bereizten lagunduko dizuten beste ezaugarri batzuk ere azter ditzakezu.

Hostoaren nerbioen artean, azpialdeko iletxoei erreparatzen badiezu, herdoil kolorekoak direla ikusiko duzu. Hostozabalaren kasuan aldiz, zuriak dira. Loratzen direnean, bi espezieek braktea batetik zintzilik izaten dute lore-sorta. Mihi modukoa den braktea hori, hosto eraldatua besterik ez da, eta haziak heltzean haizeak alde batetik bestera mugituko du. Lurrean haziren bat aurkitzen baduzu, saihetsik gabeko hazi txikiak biribilak direla ikusiko duzu, eta hostozabaleko ezkiaren hazietatik bereiziko dituzu, haiek, bost saihets dituztelako markatuta eta gogorragoak direlako.

Ezki hostotxikia ugaria da Europan, baina penintsulan Asturias eta Pirinioen arteko iparraldeko zonaldean baino ez dago. Hemen, Gipuzkoako iparraldeko isurialdean bakarrik aurkituko dugu modu naturalean, populazio sakabanatuetan, eremu heze eta ilunetan bizi diren beste populazio batzuekin batera.

Ezkiak oso preziatuak dira lorezaintzan, batez ere udan ematen duten itzalagatik, eta udazkenean, hostoek erori aurretik hartzen duten kolore horiagatik. Ba al zenekien hostoak tabakoa aizuntzeko erabili izan direla?