Garapen Jasangarria

Lizar erorkorra

Lizar erorkorra (Fraxinus excelsior L. “Pendula”)

Sahatsak ez ezik, beste espezie negarti batzuk ere badira. Txertaketen bidez, nahi diren formak lortzen dira aurrean duzun espezie honetan bezalaxe, batez ere apaingarri gisa erabiltzeko. Bere
adar dilindari egiturak, paisajisten artean zuhaitz preziatu bihurtzen dute ale isolatu gisa erabiltzeko, baina lizar arruntaren ezaugarri berak ditu.

Olibondoaren familia berekoa da. Hostorik gabe egon arren, erraz ezagutuko duzu udaberrian sortuko diren hostoak babesten dituzten kimuen koloreari erreparatuz, oso ilunak, ia beltzak baitira. Hori bai, luku erako loreak aterako dira hostoak baino lehen.

Hegal bakarreko samara moduko fruituak, haizeak leku batetik bestera garraiatuko duen hazi bakarra dute.

Lizarraren hostoa konposatua da eta 9-13 hostok osatzen dute. Antzeko beste hosto batzuetatik bereizteko balio izango dizun datua da hau.