Garapen Jasangarria

Txinako udareondoa

Txinako udareondoa (Pyrus calleriana Decne.)

Aurrean duzun udareondo honen fruituak, ez dira giza kontsumorako egokiak, bai ordea hegaztientzat, helduta daudenean.

Kaleetako lerrokadurako zuhaitz apaingarri gisa erabili ohi da, gaztea denean duen zutabe formagatik, kutsadurarekiko erresistentziagatik eta urtean zehar hartzen dituen kolore aldakorrengatik. Udaberrian, hostoak atera baino lehen loratzen denean, kolore zuria nagusitzen da azal grisaren aurrean, eta udazkenean kolore laranjek eta gorrixkek tindatzen dituzte hostoak erori aurretik.

Loreak zenbat petalo dituen kontatzen baduzu, beti bost direla konturatuko zara, sagarrondoetan, gereziondoetan, elorri beltza bezalako zuhaixketan edo marrubiaren loreetan bezala; izan ere, errosazeoen familiako loreek partekatzen duten ezaugarria baita hau.

XIX. mendean, Joseph Decaisne botanikari belgikarrak lehen aldiz deskribatu zuen zuhaitz hau; eta Joseph-Marie Callery, Asiatik Europara lehen aleak bidali zituen misiolari italo-frantsesaren
omenez jarri zion izena.